XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ardanza:EAEko lehendakaria ordubetez elkarrizketatu zen Salinas de Gortari presidentearekin
Mexicora heldu zenetik, arlo desberdinetan izandako harremanetan eman dioten harrera izan zen Jose Antonio Ardanza lehendakariak azpimarratu zuena, Carlos Salinas de Gortari Mexicoko presidentearekin ordubetez solasean aritu ondoren.
Ardanzak berak eta berarekin Mexicora joan den enpresarien taldeak egun hauetan jaso duten harrera
Komunikabideekin ikusmina eta agintari politikoen entzuteko gogora eskertu ditu Ardanzak Mexicon.
Ihardunaldi ekonomikoen irekitze ekitaldian zein Salinas de Gortarirekin izandako elkarrizketan horrela adierazi zuen:
Salinas de Gortarik Euskal Herrian turista bezala izana zela jakin erazi zion Ardanzari.
Ardanzak Espainiako enbaxadorearen aurrean Euskal Autonomi Elkarteari buruz hitzegin zion Salinas de Gortariri, harreman ekonomikoak ezarri eta estutu beharraz.
EAEko lehendakariaren atzoko agenda bete beteta zegoen.
Carlos Salinas de Gortari Mexicoko lehendakariarekin bildu aurretik, nazioen gainetiko merkatuen osaketaren ondorio ekonomikoei buruzko ihardunaldien irekitze ekitaldian hartu zuen parte asteazkenean.
Eusko Jaurlaritzak eta Mexicoko merkataritza eta Industria Idazkaritzak (Ministeritzak) antolatu dituzte ihardunaldi ekonomiko hauek, Mexicoko Burtsa, Canacintra, Gemai, Camecite eta Espainiako Merkataritza Bulegoaren laguntzaz, eta bertan EAEko enpresari eta enpresaren munduko goi ordezkariek hartuko dute parte.
Jaime Serra Puche Mexicoko Merkataritza eta Industria idazkari edo ministroaren hasierako hitzen ondotik, Jose Antonio Ardanzak hitza hartu zuen eta Mexico zein Euskal Autonomi Elkarteak merkatu hedakuntzara begira egin duten apostuak konparatu zituen.
Ihardunaldien egoitzan bertan, Mexicoko Burtsan, Jose Antonio Ardanza eta Jaime Serra Puche Merkataritza eta Industria ministroa elkartu ziren hasierako hitzaldien amaieran, eta Salinas de Gortari presidentearengan abiatu aurretik.
Elkarrizketa honi bezperan, Fernando Solana Morales Kanpo Arazoetarako idazkari edo ministroarekin izandakoa gehitu behar zaio.
Ardanza eta Solanaren arteko elkarrizketaren ondoren, euskal enpresariekin solasean aritu ziren bi agintariek.